GERNIKA ATLETISMO TALDEA
2020(e)ko urriaren 12(a), astelehena
2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea
2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea
GERNIKAKO ATLETAK MAILA ONA ERAKUTSI DUTE ESPAINIAKO
TALDEKAKO KROS TXAPELKETAN JAENEN
18 urte azpiko neskak 43garren sailkatu dira bere
debutean eta 20 urte azpiko mutilak 30garren
GAT
2019/02/25
Gernika
Atletismo Taldeko neskak eta mutilak maila ona erakutsi dute Linaresen (Jaen)
jokatutako EspainiakoTaldekako Kros Txalpelketan. Aurrenekoz sartu da Gernikako
nesken talde bat Espainiako finalean eta debutean dotore ibili dira sei parte
hartzaileak. Estatuko 43. talde onenaren saria ekarri dute etxera lehenengo lau
taldekideen postuak (puntuak) batu ondoren. Mutilak are finago ibili dira eta
30garren postuan sailkatu dira, Gernikako atletismo taldeak inoiz lortutako
markarik onena.
Bariku
arratsaldean autobusez abiatu zen gernikarren ordezkaritza Jaengo Linareseraino.
Atleta, entrenatzaile, guraso eta zaleak batuta 50etik gora lagun joan dira
Gernikatik Linaresera. Han bi egun eman ondoren igandean itzuli dira bidaia
luzea egin ondoren eta pozarren etxeratu dira, bizitako esperientzia ahaztezina
izan delako, kirol arloan zein maila pertsonalean. Pozarren, halaber,
Gernika-Lumoko Udalaren aldetik hartutako babesagatik eta baita herriko hainbat
kirol taldek eskainitako animoarengatik ere.
SAILKAPENAK
18 urteko azpiko neskak,
taldeka 4.210 metro
1.-
J.A. Arbeca 41 puntu
2.-
J.A. Sabadell 111 puntu
3.-
Atletismo Alcorcón 139 puntu
43.- Gernika Atletismo
Taldea 713 puntu
152. Oneka Zulueta 17.52 (152 puntu)
162. Lucia Aretxederreta 18.05
(162 puntu)
183. Getari Del Val 18.24 (183 puntu)
216. Iara Auzokoa 19.15 (216
puntu)
240. Nile Ordeñana 20.01
241. Paule Zugazaga-Artazar 20.01
20 urte azpiko mutilak,
taldeka 7.650 metro
1.-
Zenit Twinner
2.-
Pamplona Atletismo
3.-
A.D. Marathon
30. Gernika Atletismo
Taldea 495 puntu
97. Ager Badiola 26.52 (96 puntu)
106. Unai Lobato 26.58 (105
puntu)
119. Ibon Malaxetxebarria 27.10 (118 puntu)
177. Ibai Musatadi 29.20 (176 puntu)
182. Aitor Lafuente 29.31
Aitor Asturias (erretiratua, osasun
arazoengatik)
LOS ATLETAS DE GERNIKA DAN LA TALLA EN EL CAMPEONATO
DE ESPAÑA DE CAMPO A TRAVÉS POR EQUIPOS DE JAÉN
Las féminas sub18 se clasifican en el puesto 43 en su
primera participación en un estatal y los chicos sub20 en el puesto 30
GAT
25/02/2019
Las
y los atletas de Gernika Atletismo Taldea firmaron una buena actuación en el
Campeonato de España de Campo a Través por equipos disputado este domingo en
Linares (Jaén). En su primera participación en una final del campeonato estatal
el conjunto femenino de sub18 se clasificaron en el puesto 43 y el equipo masculino
de sub20 en el puesto 30, el mejor registro en la historia del club.
Tras
dos días de estancia en el municipio jienense y sus dos consiguientes largos
viajes en autobús, la delegación gernikarra regresó a casa el domingo con una
grata sensación por la experiencia deportiva y personal vivida entre la élite
español y por el respaldo recibido por el Ayuntamiento de Gernika-Lumo y por
diferentes grupos deportivos del municipio.
CLASIFICACIONES
Sub 18 femenino por
equipos 4.210 metros
1.-
J.A. Arbeca 41 puntos
2.-
J.A. Sabadell 111 puntos
3.-
Atletismo Alcorcón 139 puntos
43.- Gernika Atletismo
Taldea 713 puntos
152. Oneka Zulueta 17.52 (152 puntos)
162. Lucia Aretxederreta 18.05
(162 puntos)
183. Getari Del Val 18.24 (183 puntos)
216. Iara Auzokoa 19.15 (216
puntos)
240. Nile Ordeñana 20.01
241. Paule Zugazaga-Artazar 20.01
Sub 20 masculino por
equipos 7.650
metros
1.-
Zenit Twinner
2.-
Pamplona Atletismo
3.-
A.D. Marathon
30. Gernika Atletismo
Taldea 495 puntos
97. Ager Badiola 26.52 (96
puntos)
106. Unai Lobato 26.58 (105
puntos)
119. Ibon Malaxetxebarria 27.10 (118 puntos)
177. Ibai Musatadi 29.20 (176 puntos)
182. Aitor Lafuente 29.31
Aitor Asturias (retirado por problemas
de salud)
Gernika Atletismo Taldea, Euskadiko onenen artean
Nesken jubenil taldea
eta mutilen junior taldea Espainiako Kros Txapelketarako sailkatu dira Ordizian
hirugarren eta bigarren sailkatuta
GAT
2019/02/04
Pozarren itzuli dira
Ordiziara joan diren ehun bat gernikar igande honetan etxeko atletismo
taldearen lana eta lorpena ikusita. Euri zaparradak, txingorra eta sekulako
hotza egin du baina Gernika Atletismo Taldeko kideak ez dira kikildu eta
hilaren 24an Jaengo Linaresen jokatuko den Espainiako Kros Txapelketarako
txartela lortu dute neskak jubenil taldeak eta mutilak junior mailan. Lehenengo
hiru taldeak sailkatzen dira eta neskak hirugarren puntuaziorik onena lortudute
eta mutilak bigarrena.
Iara Auzokoa, Lucia
Aretxederreta, Getari Del Val, Nile Ordeñana, Olatz Baraiazarra, Oneka Zulueta,
Uxue Zabaljauregi y Paule Zugaza-Artazarrek osatutako taldea podiora igo da
lasterketa dotore bat egin ondoren lokatzez eta urez betetako zirkuito gogor
batean. Durangoko Bidezabal taldeko neskak irabazi dute lasterketa baina
gernikarrek ez dira oso urruti ibili.
Junior mutiletako
taldea Beasaingo Goierriren atzetik sailkatu da. Txingorra gogotik goitik
behera baina hori ez da oztopo izan lasterketa on bat egin eta bigarren
puntuaziorik onena lortzeko eta Euskadiko txapeldunorde izan taldeka eta
Espainiako txapelketarako sailkatzeko.
Ibon Malaetxebarria,
Ibai Musatadi, Aitor Lafuente, Unai Lobato, Ager Badiola y Aitor Asturiasek
osatu dute taldea.
Beste kategorietan
gernikarrek ez dute podiorik zapaldu baina meritu handiko lasterketak egin
dituzte, bai kadeteetan neskak (seigarren postua) bai mutilak ere (laugarren,
Espainiako txapelketarako sailkatu ahal izateko postu batera besterik ez).
Helduen kategorian, Gernikako taldeak sekulako postua lortu du. Izan ere,
Euskadiko 21 taldeetan bosgarren sailkatu dira Goitia anaiek, Eneko Zabalak,
Ibon Arrienek, Aitor Uriartek eta enparauek, Euskadiko eliten sartu dira. Emakumezkoetan,
Silvia Hermida gernikarrak ere lasterketa ona eta gogorra egin du.
Guztira, Gernika
Atletismo Taldeko 36 atleta izan dira Ordizian Euskadiko Kros Txapelketa, beste
edozein taldek baino parte-hartzaile gehiago. Gainera, atletaz eta zaletuez
betetako bi autobus joan ziren Ordiziaraino kirolariei animoak emateko.
Lasterketak amaitu ondoren, sagardotegi batean ospatu dute batzuk eta besteek
atletek eta taldeak egindako lorpena.
Gernika Atletismo Taldea se hace un hueco entre la
élite del cross de Euskadi
El equipo femenino de
juveniles y el masculino de juniors logran el billete para el Campeonato de
España
GAT
04/02/2019
Mereció la pena el
viaje a Ordizia de una delegación de un centenar de gernikeses en medio de una
pertinaz lluvia y granizo y de un frío de tiritar. Gernika Atletismo Taldea
cuajó una muy buena actuación por equipos y logró meter a dos de sus combinados
en el Campeonato de España de cross el próximo 24 de febrero en Jaen. El equipo
femenino de juveniles y el masculino de juniors se clasificaron tercero y
segundo respectivamente en el Campeonato de Euskadi de la modalidad celebrado
el domingo por la mañana en el municipio guipuzcoano y se han clasificado para
disputar el título estatal por equipos.
El equipo integrado
por Iara Auzokoa, Lucia Aretxederreta, Getari Del Val, Nile Ordeñana, Olatz
Baraiazarra, Oneka Zulueta, Uxue Zabaljauregi y Paule Zugaza-Artazar ha
mantenido en Ordizia la buena línea de toda la temporada y se ha hecho un hueco
en el podium en una circuito muy embarrado, casi un patatal, y duro en el que
las mejores fueron las integrantes del club Bidezabal de Durango.
Los juniors
masculinos formaron bloque con Ibon Malaetxebarria, Ibai Musatadi, Aitor
Lafuente, Unai Lobato, Ager Badiola y Aitor Asturias. Bajo el granizo y sobre
el cada vez más espeso barrizal solo han sido batidos por el Goierri (Beasain)
y han sacado billete para viajar al Campeonato de España al que solo tienen
opción los tres primeros de cada categoría.
También han sido muy
meritorias las carreras del equipo cadete femenino (sextas clasificadas) y el
cadete masculino (cuartos, a un palmo de clasificarse para Jaen). En categoría
absoluta, el combinado gernikés realizó un muy buen papel y los hermanos
Goitia, Eneko Zabala, Aitor Uriarte, Ibon Bilbao, Iban Gaspar y compañía se ha
clasificado en quinto lugar entre un total de 21 equipos participantes.
En total, Gernika
Atletismo Taldea ha presentado 36 atletas en el campeonato nacional en sus
diferentes categorías, uno de los clubes con mayor presencia. Además, ha
desplazado dos autobuses para trasladar a los deportistas y aficionados que en
número de casi un centenar han animado a unos y otros. Al final, todos han
celebrado lo cosechado con una multitudinaria comida en una sidrería de
Ordizia.
2018(e)ko abuztuaren 7(a), asteartea
2018-2019 DENBORALDIA HASTEKO PREST
Abuztuaren 10etik Irailaren 15arte
2018-2019 denboraldirako.
12:00etatik aurrera izen emate epea zabalik
ATLETA EDO BAZKIDE IZATEKO
2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea
Kronika 27/03/2018
MARIA ZORROZA GERNIKARRA, EUSKADIKO ERDI MARATOIKO TXAPELDUN
Gernika Atletismo Taldeko Aitor Uriarte, hirugarren beteranoetan eta Eneko Zabala ere aurreko postuetan sartu zen Azkoitia-Azpeitia lasterketan
GAT
2018/03/27
Gernika Atletismo Taldeko Maria Zorrozak Euskadiko txapela lortu du erdi larunbat
honetan lehiatutako erdi maratoian, Azkoitia-Azpeitia lasterketan. Gernikarrak 1:22:18ko denbora egin zuen 21 kilometroko ibilbidea eta helmugan sartzean seigarren emakumea izan bazen, euskaldunik onena izan zenez txapela jantzi zuen.
Zorrozak lasterketa bikaina egin zuen Azkoitiatik Azpeitiarako bidean eta bataz beste kilometroa 3 minutu eta 54 segunduko abiadan egin zuen. Sasoi betean aurkeztu zen Azkoitiako irteeran aurreko astean, Donostian, 10 kilometroko lasterketan bigarren sailkatzetik zetorren eta, txapeldunorde.
Aitor Uriarte gernikarrak ere hanka onak dituela erakutsi du erdi maratoi honetan eta hirugarren sartu zen helmugan, gizonezko beteranoetan. 1:11:56an geratu zuen erlojua, kilometro bakoitza 3 minutu eta 25 segunduko abiadan egin zuen eta lehiatu zutenen mila lagun ingurutik 21. sartu zen helmugan. Lau postu atzerago, 25.ena, Eneko Zabala sartu zen 1:13:53 denborarekin eta bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu t’erdian. Gernika Atletismo Taldeko beste bi ordezkari gehiago izan ziren lasterketa honetan: Ivan Gaspar eta Ibon Bilbao.
Erdi maratoiko irabazlea Mark Kiptoo keniarra izan zen. Ez zuen ordubeteko langa jaitsi (1:01:04), baina bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu azpitik egin zuen. Lehenengo hamar atleten artean bost afrikar sartu ziren.
Musataditarrak, bikain Basauriko pistan Basauriko atletismo pistan, parte hartzeko libreko
frogetan, Gernika Atletismo Taldeko makina bat ordezkari lehiatu dira eta horietako batzuk marka pertsonalak ondu dituzte. 100 metroko sprintean, Garoa Musatadi 13:44an geratu zuen erlojua; 1.500 metrotan, Unai Lobato, Ibai Musatadik eta Uxue Aurrek euren markak hobetzea lortu zuten; amaitzeko, xabalina jaurtiketan, Irantzu Gonzalezek 20 metro eta 57 zentimetroraino jaurti zuen, Ibai Musatadik 29,32raino eta Beñat San Josek 24,62raino.
Gernika Atletismo Taldeko Aitor Uriarte, hirugarren beteranoetan eta Eneko Zabala ere aurreko postuetan sartu zen Azkoitia-Azpeitia lasterketan
GAT
2018/03/27
Gernika Atletismo Taldeko Maria Zorrozak Euskadiko txapela lortu du erdi larunbat
honetan lehiatutako erdi maratoian, Azkoitia-Azpeitia lasterketan. Gernikarrak 1:22:18ko denbora egin zuen 21 kilometroko ibilbidea eta helmugan sartzean seigarren emakumea izan bazen, euskaldunik onena izan zenez txapela jantzi zuen.
Zorrozak lasterketa bikaina egin zuen Azkoitiatik Azpeitiarako bidean eta bataz beste kilometroa 3 minutu eta 54 segunduko abiadan egin zuen. Sasoi betean aurkeztu zen Azkoitiako irteeran aurreko astean, Donostian, 10 kilometroko lasterketan bigarren sailkatzetik zetorren eta, txapeldunorde.
Aitor Uriarte gernikarrak ere hanka onak dituela erakutsi du erdi maratoi honetan eta hirugarren sartu zen helmugan, gizonezko beteranoetan. 1:11:56an geratu zuen erlojua, kilometro bakoitza 3 minutu eta 25 segunduko abiadan egin zuen eta lehiatu zutenen mila lagun ingurutik 21. sartu zen helmugan. Lau postu atzerago, 25.ena, Eneko Zabala sartu zen 1:13:53 denborarekin eta bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu t’erdian. Gernika Atletismo Taldeko beste bi ordezkari gehiago izan ziren lasterketa honetan: Ivan Gaspar eta Ibon Bilbao.
Erdi maratoiko irabazlea Mark Kiptoo keniarra izan zen. Ez zuen ordubeteko langa jaitsi (1:01:04), baina bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu azpitik egin zuen. Lehenengo hamar atleten artean bost afrikar sartu ziren.
Musataditarrak, bikain Basauriko pistan Basauriko atletismo pistan, parte hartzeko libreko
frogetan, Gernika Atletismo Taldeko makina bat ordezkari lehiatu dira eta horietako batzuk marka pertsonalak ondu dituzte. 100 metroko sprintean, Garoa Musatadi 13:44an geratu zuen erlojua; 1.500 metrotan, Unai Lobato, Ibai Musatadik eta Uxue Aurrek euren markak hobetzea lortu zuten; amaitzeko, xabalina jaurtiketan, Irantzu Gonzalezek 20 metro eta 57 zentimetroraino jaurti zuen, Ibai Musatadik 29,32raino eta Beñat San Josek 24,62raino.
2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea
KRONIKA 18/03/2018
GERNIKA ATLETISMO TALDEKO MARIA ZORROZA, EUSKADIKO
TXAPELDUNORDE 10 KILOMETROTAN
Aitor Uriarte, gernikarra Euskadiko hirugarren
beteranorik onena
GAT
2018/03/18
Maria Zorroza bigarrena sartu
zen Donostian igandean jokatu zen 10 kilometrotako Euskadiko Txapelketan.
Gernika Atletismo Taldeko kideak 37 minutu eta 25 segundutan bete zuen hamar
kilometroko lasterketa eta denbora honi esker txapeldunorde da absolutuen
kategorian.
Gizoneko beteranoetan,
Gernikako taldeko beste ordezkari bat izan dugu goiko postuetan. Izan ere,
Aitor Uriarte hirugarren sailkatu zen distantzia berean, 33 minutu eta 19
segunduko marka egin ondoren.
Marka pertsonalak pistan Durangoko atletismo pistan, parte hartzeko libreko
frogetan ere ordezkaritza gernikarra izan dugu igandean. 200 metroko luzeran, 23
urte azpikoen kategorian, Garoa Musatadik bere denbora ondu du: igandera arte,
28 segundu eta 4 ehunenekoa zen bere marka eta orain 27 segundu eta 26
ehunenekoa. 800 metrotan, 20 urte azpiko mailan, Mikel Ibarra bost segundutan
ondu du bere marka pertsonala eta 2 minutu eta 12 segundutan utzi du.
Amaitzeko, 18 urte azpikoen 5.000 metrotan, Aitor Asturiasek minutu luze bat
ondu du bere marka eta orain 18 minutu eta 37 segundutan utzi du.
2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena
KRONIKA 25/02/2018
UXUE AURRE ETA JONAN
ASTURIAS GERNIKARRAK, EUSKADIKO TXAPELDUNORDE 800 METROTAN ETA PISU JAURTIKETAN
Gernika A.T.
2018/02/25
Gernika Atletismo Taldeko Uxue Aurre eta Jonan
Asturias Euskadiko txapeldunorde dira junior kategoriako 800 metrotako lasterketan
eta pisu jaurtiketan. Pista Estaliko Euskadiko Txapelketak jokatu dira asteburu
honetan Donostian eta biak ala biak txapela etxera ekartzeko zorian izan dira.
Uxue Aurrek lasterketa ederra eta bizkorra egin
ondoren erdietsi du bigarren tokia finalean, igandean. Bere denbora 2 minutu
eta 30 segundutakoa izan da. Pisu jaurtiketan, Jonan Asturiasek 11metro eta 40
zentimetroraino jaurti du pisua, eta jaurtitzaile guztien artean bigarren
markarik onena egin du.
Hirugarren domina lortzeko zorian izan dira Gernika
Atletismo Taldeko ordezkariak, 1.500 metroko jubenilen finalean Unai Lobato
laugarren sartu baitzen helmugan. Atleta gernikar gogor honek bere marka
pertsonala ondu zuen Donostian, 4 minutu eta 22 segundutan gelditu baitzuen
erlojua.
Bestalde, larunbatean Sagar Lasterketa izenarekin
ezagutzen den froga burutu zen Hernanin eta hemen ere Gernika Atletismo Taldeko
ordezkari Aitor Uriartek parte hartu zuen. 29 minutu eta 29segundutan bete zuen
9 kilometrotako ibilbidea eta laugarren postuan sartu zen helmugan. Beteranoen
sailkapenean bigarren geratu zen Gernikako atleta adoretsua.
2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea
KRONIKA 2018-02-04
Gernika Atletismo Taldeko bi kide, Espainiako
Txapelketarako sailkatuta
Maria Zorroza
eta Aitor Uriarte 10 kilometroko eta 3.000 metroko finaletarako txartela lortu
dute igande honetan. Silvia Hermida pisu-jaurtitzailea gutxigatik geratu da
kanpoan
Gernika
Atletismo Taldea
2018ko otsailaren 4a
Maria Zorroza
eta Aitor Uriarte atleta gernikarrek Espainiako Txapelketako finaletarako
txartela lortu dute igande honetan 3.000 metroko eta hamar kilometroko
lasterketetan, hurrenez hurren. Honenbestez, Gernika Atletismo Taldeko bi
ordezkariek martxoak eta apirilean Salamancan eta Iurretan (Bizkaian) jokatuko
diren lehiaketetan parte hartuko dute, Zorrozak absolutuen kategorian eta
Uriartek beteranoetan.
Silvia Hermida
gernikarrak, ordea, gutxigatik ez du lortu sailkapena pisu jaurtiketan.
Espainiako Txapelketaren emakumezko absolutuen finalean parte hartu ahal
izateko gutxienez zortzi metro jaurti behar zuen lau kiloko pisua eta bere
jaurtiketa 7 metro
eta 30 zentimetrokoa izan zen.
Zorrozak
Gimnastika Uliako lasterketan, Donostian, lortu zuen Salamancarako txartela,
hamar kilometroak 37 minutu eta 52 segundutan egin baitzituen, sailkatzeko
eskatzen zena baino minutu gutxiago. Marka horri esker atleta gernikarra heldu
den apirilean Iurretan (Bizkaia) jokatuko den errepideko Espainiako Txapelketan
izango da. Lasterketa horretan, gizonezkoetan, Gernika Atletismo Taldeko kide
Eneko Zabala ere izango da, honek duela gutxi lortu zuen eta gutxieneko marka
egitea.
Uriartek,
berriz, 3.000 metroko lasterketan aritu ahal izango du Salamancan, igande
honetan Donostian jokatutako pista estaliko Euskadiko Txapelketan 9 minutu eta
29 segunduko marka bikainari esker, eskatzen zena baino sei segundu gutxiago.
Denboraldi ona ari da burutzen gernikarra distantzia labur zein luzeko lasterketetan,
lokatzean, errepidean zein pistan.
Domekan, Euskadiko Kross Txapelketa. Emaitzok pizgarri dira Gernikako
Atletismo Taldearentzat hurrengo domekan, hilak 11, Amurrion jokatuko den
Euskadiko Kross Txapelketari begira. Bertara 50 atleta inguru eramango ditu
taldeak, kadete, jubenil, junior, promesa eta absolutuen kategorietan.
Amurrioko lasterketa izango da krosseko denboraldia itxiko duena eta hasiera
emango zaie pistako lehiaketa ofizialei.
Durangora entrenatzen. Horri begira, atleta gernikarrak entrenamenduekin
jarraitzen dute eta herrian eta inguruetan atletismo pistarik ez dagoenez,
asteon ere hamar gaztek eta euren entrenatzaileek Durangoko pistara joan behar
izan dute euren kabuz preparazio saioak egiteko, hala abiadurako eta erdifondoko
lasterketetan nola jauzi eta jaurtiketetako modalitateetan.
2017(e)ko urriaren 8(a), igandea
CROSS 3 PLAYAS
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)