2018(e)ko martxoaren 27(a), asteartea

Kronika 27/03/2018

MARIA ZORROZA GERNIKARRA, EUSKADIKO ERDI MARATOIKO TXAPELDUN
Gernika Atletismo Taldeko Aitor Uriarte, hirugarren beteranoetan eta Eneko Zabala ere aurreko postuetan sartu zen Azkoitia-Azpeitia lasterketan


GAT
2018/03/27

Gernika Atletismo Taldeko Maria Zorrozak Euskadiko txapela lortu du erdi larunbat
honetan lehiatutako erdi maratoian, Azkoitia-Azpeitia lasterketan. Gernikarrak 1:22:18ko denbora egin zuen 21 kilometroko ibilbidea eta helmugan sartzean seigarren emakumea izan bazen, euskaldunik onena izan zenez txapela jantzi zuen.

Zorrozak lasterketa bikaina egin zuen Azkoitiatik Azpeitiarako bidean eta bataz beste kilometroa 3 minutu eta 54 segunduko abiadan egin zuen. Sasoi betean aurkeztu zen Azkoitiako irteeran aurreko astean, Donostian, 10 kilometroko lasterketan bigarren sailkatzetik zetorren eta, txapeldunorde.

Aitor Uriarte gernikarrak ere hanka onak dituela erakutsi du erdi maratoi honetan eta hirugarren sartu zen helmugan, gizonezko beteranoetan. 1:11:56an geratu zuen erlojua, kilometro bakoitza 3 minutu eta 25 segunduko abiadan egin zuen eta lehiatu zutenen mila lagun ingurutik 21. sartu zen helmugan. Lau postu atzerago, 25.ena, Eneko Zabala sartu zen 1:13:53 denborarekin eta bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu t’erdian. Gernika Atletismo Taldeko beste bi ordezkari gehiago izan ziren lasterketa honetan: Ivan Gaspar eta Ibon Bilbao.

Erdi maratoiko irabazlea Mark Kiptoo keniarra izan zen. Ez zuen ordubeteko langa jaitsi (1:01:04), baina bataz beste kilometro bakoitza hiru minutu azpitik egin zuen. Lehenengo hamar atleten artean bost afrikar sartu ziren.

Musataditarrak, bikain Basauriko pistan Basauriko atletismo pistan, parte hartzeko libreko
frogetan, Gernika Atletismo Taldeko makina bat ordezkari lehiatu dira eta horietako batzuk marka pertsonalak ondu dituzte. 100 metroko sprintean, Garoa Musatadi 13:44an geratu zuen erlojua; 1.500 metrotan, Unai Lobato, Ibai Musatadik eta Uxue Aurrek euren markak hobetzea lortu zuten; amaitzeko, xabalina jaurtiketan, Irantzu Gonzalezek 20 metro eta 57 zentimetroraino jaurti zuen, Ibai Musatadik 29,32raino eta Beñat San Josek 24,62raino.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Utzi hemen iruzkin bat: