GERNIKA ATLETISMO TALDEKO MARIA ZORROZA, EUSKADIKO
TXAPELDUNORDE 10 KILOMETROTAN
Aitor Uriarte, gernikarra Euskadiko hirugarren
beteranorik onena
GAT
2018/03/18
Maria Zorroza bigarrena sartu
zen Donostian igandean jokatu zen 10 kilometrotako Euskadiko Txapelketan.
Gernika Atletismo Taldeko kideak 37 minutu eta 25 segundutan bete zuen hamar
kilometroko lasterketa eta denbora honi esker txapeldunorde da absolutuen
kategorian.
Gizoneko beteranoetan,
Gernikako taldeko beste ordezkari bat izan dugu goiko postuetan. Izan ere,
Aitor Uriarte hirugarren sailkatu zen distantzia berean, 33 minutu eta 19
segunduko marka egin ondoren.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Utzi hemen iruzkin bat: