UXUE AURRE ETA JONAN
ASTURIAS GERNIKARRAK, EUSKADIKO TXAPELDUNORDE 800 METROTAN ETA PISU JAURTIKETAN
Gernika A.T.
2018/02/25

Uxue Aurrek lasterketa ederra eta bizkorra egin
ondoren erdietsi du bigarren tokia finalean, igandean. Bere denbora 2 minutu
eta 30 segundutakoa izan da. Pisu jaurtiketan, Jonan Asturiasek 11metro eta 40
zentimetroraino jaurti du pisua, eta jaurtitzaile guztien artean bigarren
markarik onena egin du.

Bestalde, larunbatean Sagar Lasterketa izenarekin
ezagutzen den froga burutu zen Hernanin eta hemen ere Gernika Atletismo Taldeko
ordezkari Aitor Uriartek parte hartu zuen. 29 minutu eta 29segundutan bete zuen
9 kilometrotako ibilbidea eta laugarren postuan sartu zen helmugan. Beteranoen
sailkapenean bigarren geratu zen Gernikako atleta adoretsua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Utzi hemen iruzkin bat: