2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

KRONIKA 2018-02-04

Gernika Atletismo Taldeko bi kide, Espainiako Txapelketarako sailkatuta
Maria Zorroza eta Aitor Uriarte 10 kilometroko eta 3.000 metroko finaletarako txartela lortu dute igande honetan. Silvia Hermida pisu-jaurtitzailea gutxigatik geratu da kanpoan

Gernika Atletismo Taldea
2018ko otsailaren 4a

Maria Zorroza eta Aitor Uriarte atleta gernikarrek Espainiako Txapelketako finaletarako txartela lortu dute igande honetan 3.000 metroko eta hamar kilometroko lasterketetan, hurrenez hurren. Honenbestez, Gernika Atletismo Taldeko bi ordezkariek martxoak eta apirilean Salamancan eta Iurretan (Bizkaian) jokatuko diren lehiaketetan parte hartuko dute, Zorrozak absolutuen kategorian eta Uriartek beteranoetan.
Silvia Hermida gernikarrak, ordea, gutxigatik ez du lortu sailkapena pisu jaurtiketan. Espainiako Txapelketaren emakumezko absolutuen finalean parte hartu ahal izateko gutxienez zortzi metro jaurti behar zuen lau kiloko pisua eta bere jaurtiketa 7 metro eta 30 zentimetrokoa izan zen.
Zorrozak Gimnastika Uliako lasterketan, Donostian, lortu zuen Salamancarako txartela, hamar kilometroak 37 minutu eta 52 segundutan egin baitzituen, sailkatzeko eskatzen zena baino minutu gutxiago. Marka horri esker atleta gernikarra heldu den apirilean Iurretan (Bizkaia) jokatuko den errepideko Espainiako Txapelketan izango da. Lasterketa horretan, gizonezkoetan, Gernika Atletismo Taldeko kide Eneko Zabala ere izango da, honek duela gutxi lortu zuen eta gutxieneko marka egitea.
Uriartek, berriz, 3.000 metroko lasterketan aritu ahal izango du Salamancan, igande honetan Donostian jokatutako pista estaliko Euskadiko Txapelketan 9 minutu eta 29 segunduko marka bikainari esker, eskatzen zena baino sei segundu gutxiago. Denboraldi ona ari da burutzen gernikarra distantzia labur zein luzeko lasterketetan, lokatzean, errepidean zein pistan.



Domekan, Euskadiko Kross Txapelketa. Emaitzok pizgarri dira Gernikako Atletismo Taldearentzat hurrengo domekan, hilak 11, Amurrion jokatuko den Euskadiko Kross Txapelketari begira. Bertara 50 atleta inguru eramango ditu taldeak, kadete, jubenil, junior, promesa eta absolutuen kategorietan. Amurrioko lasterketa izango da krosseko denboraldia itxiko duena eta hasiera emango zaie pistako lehiaketa ofizialei.

Durangora entrenatzen. Horri begira, atleta gernikarrak entrenamenduekin jarraitzen dute eta herrian eta inguruetan atletismo pistarik ez dagoenez, asteon ere hamar gaztek eta euren entrenatzaileek Durangoko pistara joan behar izan dute euren kabuz preparazio saioak egiteko, hala abiadurako eta erdifondoko lasterketetan nola jauzi eta jaurtiketetako modalitateetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Utzi hemen iruzkin bat: