2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

EUSKADIKO TXAPELKETA Juvenil eta Junior



 Asterubu honeta Euskadiko Txapelketa ospatu zen Jubenil eta Junior mailan Durangoko Landako pistan Larunbata 14. Txapelketa bi jardunalditan bananduta izan genuen Goizean eta Arratsaldean.
                                                                  Goizeko jardunaldian 800 m-tan izan genituen bi partaide Jubenil mailan Uxue Aurre eta Gurutz Kortabitarte, bi lasterketak oso bizkorrak izan ziren eta azken 100m-ak arte ez zen ezer erabaki, bi lasterketariak beraien markak hobetu zituzte
4 segunduan.

Uxue Aurre 2:41.50 min
Gurutz Kortabitarte 2:09.32 min

Bi lasterketa hauekin goizeko jaurdunaldia bukatutzat eman genion eta dena arratsaldeko jaurdunalduian zer gertatuko zen zain.

Arratsaldeko jardunaldian froga ezberdinak egin zituzte. 

Jabanila jaurtiketa egin zuten 700 g-ko jabalinarekin Jon Ander Asturias eta Asier Cisneros-ek lehen 3 jaurtiketan egin ondoren hobekuntzara pasatu ziren biak.

Joan Ander Asturias 27.97 m
Asier Cisneros 26.41 m

Ordu berean Triple salto ere ospatzen arin zen, Froga honeta gure 3 atletek parte hartu zuten, Paul Gomez, Ander Akordagoitia eta Gurutz Kortabitarte hauek 3 salto egin zituzten eta ezin izen ziren hobekuntzara pasatu.

Gurutz Kortabitarte 10.30 m
Paul Gomez 10.09 m
Ander Akordagoitia 10.09 m

Arratsaldea aurrera jarraitzen zuela 3 lasterketari faltatzen zitzaizkigun parte hartzeko.

Hurrengo froga 1500 m-ak izan genituen,  froga honetan ere lasterketa bizkorra eta gogorra izan zen, Mikel Goitiak erlojuaren aurkako lasterketa egin zuen eta 5 segunduan jaitzi zuen bere marka.

Mikel Goitia 4:35.00 min

1500 m-etatik 400 m-etara pasatun ginen, lasterketa honetan Yon Tamirat Cañon izan genuen 2.kaletik abiatu zen. Gutxira geratu zen bere marka hobetzeko.

Yon Tamirat Cañon 1:01.82 min

Arratsaldea bukatzeko 3000m-ko froga geratzen zitzaigun Asier Ortuzar-ekin. Lasterketa polita izan zen eta gogorra ere 4.postuagatik borrokan ibili zen, baina azken 300 m-etan 4. postuak ihes egin zion eta 5.postuarekin konformatu behar izan zen.

Asier Ortuzar 10:36.36 min



ZORIONAK DENOI   !!!!!!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Utzi hemen iruzkin bat: